Kultur eta kirol ekintzek hartuko dute Areso

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 13a, 09:00
Haurrentzat zirku tailerra izanen da Xomorro taldeak gidaturik.

Abuztuaren 14 eta 15ean ez dute aspertzeko tarterik izanen Areson. Ipuin kontaketa, zirku tailerra, herriko kirolak eta musika izango dira besteak beste.

Abuztuaren 14an, goizeko 11:00etan ipuin kontaketa izanen da Izarren eskutik eta 12:00etan zirku tailerra umeentzat Xomorro taldeak gidaturik. 16:00etan guraso elkarteak antolatuta jolasak eginen dira plazan eta 17:30ean Herri kirolak Ibarrako Soka tira taldearekin. Ondoren herriko gazteen musika kontzertua izanen da.

Abuztuaren 15ean 10:30etik 14:00era Mendialdeko azoka ibiltaria eginen dute. Arratsaldean berriz, 18:30ean Aresoko ingurutxoa eta Demode Quartet taldearen kontzertua izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun