Bertako baserritar eta artisauen produktuz beteriko postuak izanen dituzte aresoarrek igande goizean. 24 postu izanen dira guztira, mota guztietako produktuekin; bitxiak, garagardoa, eskulanak, gazta, barazkiak, olioa, taloak, eztia, patea, ukenduak, zeramika, zapatak... 24 postu horietatik 7 Aresokoak izanen dira eta horietako bat herriko dozena bat baserrik ekoiztutako banabarren postu berezian izanen da.
Azokaren antolakuntzan Aresoko Udalak, Cederna Garalurrek, Habelarte elkarteak eta Plazaolako Turismo Partzuergoa aritu dira. Gomendatutako osasun neurri guztiak errespetatuko dira, eta bisitariek neurri horiek errespeta ditzaten zainduko da.