Leitzan ez dela pestarik izanen gogorarazi nahi dute Pesta Batzordetik

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 6a, 12:49

Leitzako Pesta Batzordeak duela hilabete esandakoa gogorarazi nahi du. Ez dela pestarik izanen Leitzan abuztuaren 7tik 15era. Covid-19aren arriskua dela eta, aurten ere ez da pestarik antolatu.

Uda aurretik bildu ziren Pesta Batzordeko kideak eta «aurten ere Leitzako pestarik ez antolatzea» erabaki zuten. Horren ordez, uda osoan kultur ekitaldiak antolatzen ari dira Leitzan. Emankizun hauetan «segurtasun neurriak bermatzen dira» eta herritarrei «arduraz jokatzeko» eskatu diete. Izan ere, «Covid-19aren arriskua ez da oraindik bukatu eta elkar zaintzen jarraitu behar dugu».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun