Aritz Zubirik buruz buruko partidu garrantzitsua du gaur arratsaldean

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 5a, 10:00

Goizuetako erremonte jokalariak Aizpuru III.ren aurka arituko da gaur arratsaldean Galarretan 17:00etatik aurrera. Gutxienez bost tantoren aldearekin irabazi behar du Zubirik hurrengo faserako txartela lortzeko.

Ansaren kontra galdu izanak buruz buruko txapelketa zaildu dion arren ez da ezinezkoa Aritz Zubiri hurrengo fasera pasatzea. Gutxienez bost tantoren aldearekin irabazi behar dio Aizpuru III.ri eta ondoren Ansa eta Aizpururen arteko partidaren emaitzaren zain geratu. Partida hau Aizpuruk irabaztea beharko luke Zubirik eta Ansak 23 tanto edo gutxiago egitea. Baina aurretik, gaur 17:00etan erakutsi beharko du azken boladan erakutsi duen jokoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun