Aurrera Kirol Elkartearen pilota eskolako haurrek jokatuko dute lehenik eta lau partida izanen dira. Haurren partiduen ondotik, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida izanen da. Iñaki Alduntzin eta Unai Olano bikotea, Ander Alduntzin eta Antton Abruzaren kontra ariko da.
Finalean berriz, Imanol Urkiola-Xabier Jaunarena eta Hegoi Txoperena-Mikel Zabaleta bikoteak izanen dira aurrez aurre.
Antolatzaileek gerturatzen diren lagunei, pertsonen arteko pilaketak ekiditea eskatu nahi diete.