Torrearen XXVII. urteurrena ospatuko dute aste honetan

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 4a, 15:00

XXVII. urteurrena ospatuko dute Torreako lagunek.

Gaur hasi eta larunbata bitartean ekintza desberdinak antolatu dituzte Torrearen XXVII. Urteurrena ospatzeko. Torrea Eszena urte guzti hauetan lanean aritu da, kultura, zuzenean, euskaraz eta auzolanean antolatzen.

Abuztuaren 4an, 18:30ean hitzaldia izanen da Atekabeltzen. Botere Mediatikoa Nafarroan: Zer egin dezakegu erregimenaren prentsa borrokatzeko? Gardentasuna elkartearen aurkezpena izanen da.

Abuztuaren 5ean, Ekizaren kontzertua izanen da 19:00etan. Sarrera 5 euro ordaindu beharko da.

Abuztuaren 6an La Jodedera taldeak eskainiko du kontzertua. Hau ere 19:00etan izanen da eta sarrera 5 euro ordaindu beharko da.

Abuztuaren 7an, 13:00etan pintxo potea eta garagardo zein ardo desberdinak dastatzeko aukera eskainiko dute eta 20:00etan kontzertua izanen da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun