Eta zuk... Karibera bidaia irabaziko al zenuke?

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 2a, 17:00

Leitza, Altsasu, Etxarri eta Irurtzungo Gizarte Zerbitzuetako prebentzio programa aurkezteko egin dute galdera eta bideoa. Helburua gurasoei nerabeekiko duten arduraz kontziente izatea, nerabeei gertatzen zaizkien egoera edo kezken aurrean konfiantza izatea, elkarbizitzan konfiantza sustatzeko espazioak sortzea eta nerabeen bidelagun izan daitezkeen jarrera positiboak goraipatzea dira besteak beste.

Prebentzio Programarekin harremanetan jartzeko gonbita luzatu dute eta 948 510 840 telefonora deituz aholkularitza eskatu daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun