Plazako XXVIII. Binakako pilota txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte abuztuaren 1ean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 31a, 10:00

Igandean 18:15ean hasiko dira partidak eta aurretik Aurrera pilota eskolako haurrak ariko dira

Leitzako plazako XXVIII. Binakako pilota txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte abuztuaren 1ean, igandean 18:15etik aurrera. Aurretik, 16:00etatik finalerdiak hasi bitarte, Aurrera Pilota Eskolako haurren arteko pilota partidak izanen dira plazan.

Finalerdiei dagokienez, lehenbizikoan Imanol Urkiola eta Xabier Jaunarena, Ander Alduntzin eta Antton Abruzaren kontra ariko dira. Bigarrenean, berriz, Iñaki Alduntzin eta Unai Olano, Hegoi Txoperena eta Mikel Zabaletaren kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun