Garraioi eta Mugikortasun Iraunkorreko Zuzendaritza Nagusiak baimena eman die Autobuses Leitzaran eta Compañia Navarra de Autobuses S.A. (Conda) konpainiei Iruñetik Leitzara elkarlanean aritzeko. Leitzako Udalak eskatutako garraioaren berregituratzearen behin-behineko irtenbide gisa izanen da, garraio zerbitzuaren kontzesio berria martxan jarri arte.
Ordutegiak astelehenetik larunbatera
- Iruñetik Leitzara 13:00etan, 15:30ean, 18:00etan eta 20:00etan izanen dira.
- Leitzatik Iruñera 7:50ean, 11:10ean, 15:30ean eta 21:30ean izanen dira.
Igande eta jaiegunetan
- Iruñetik Leitzara 15:30ean eta 20:00etan izan dira.
- Leitzatik Iruñera 21:30ean izanen da.