Herri kirol ikuskizuna izanen da abuztuaren 1ean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 30a, 13:00
Josetxo Urrutiak parte hartuko du Leitzako erakustaldian.

Leitzako plazak herri kirol ikuskizuna hartuko du igandean. 12:00etatik aurrera Giza proba, harri jasotze eta aizkora erakustaldia izanen dira.

Giza proban Joseba Santxez ariko da, harria jasotzen Udane Ostolaza, Aroa Santxez eta Josetxo Urrutia. Erakustaldia bukatzeko aizkoran ariko dira Jon Rekondo eta Julen Olano, Hodei Ezpeleta eta Oier Kañamaresen aurka.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun