Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak Leitzako Amazabal BHIn estalitako kirol-pistaren lanak egiteko lizitazioa atera du. Acemos Building Solutions, S.L.k idatzi du proiektua, eta horren arabera, institutuaren fatxada nagusian 37,5 x 20,5 metroko estalki bat eraikiko dute. Horrez gain, plubiometria altuko herri batean eskolako jolastokian estalitako espazio baten beharra asetzen du.
Obrak egiteko aurrekontua, 426.832,82 eurokoa izango da. Horietatik 406.171,06 euro estalkia egiteko obretarako dira eta gainerakoa ordainsari profesionaletarako.
Finantzaketari dagokionez, Hezkuntza Departamentuak 334.832,82 euroko balioa duten obrak finantzatzeko eta horiek gauzatzeko beharrezkoak diren kontratazio-espedienteak gauzatzeko konpromisoa hartu du; Leitzako Udalak, berriz, 92.000 euroko balioa duten obrak finantzatzeko konpromisoa hartu du.
Enpresa lizitatzaileek abuztuaren 5era arte aurkez ditzakete eskaintzak. Obra guztiak 2021eko hirugarren lauhilekoan egitea aurreikusti dute.l