Aritz Zubiri buruz buruko txapelketako sei onenen artean izanen da

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 28a, 10:00
Aritz Zubiri buruz buruko txapelketan izanen da.

Goizuetarrak 30-25 irabazi zion atzo Zaldua II.ari, sailkapen faseko azken partidan

Buruz buruko erremonte txapelketan sartzeko hasierako faseko azken partida irabazi zuen asteartean Aritz Zubiri goizuetarrak, 30-25 Zaldua II.aren kontra eta honela, buruz buruko txapelketan izanen da. Lehen fasean, hiruko ligaxka jokatuko du Ansa II.arekin eta Aizpuru III.arekin. Hasierako fase honetako hiru partidak irabazi ditu Zubirik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun