Modus Operandi taldearen kontzertua izanen da Leitzan

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 28a, 16:00

Uztailaren 31ean, Modus Operandi taldearen kontzertua izanen da Leitzako plazan. 22:00etatik aurrera eskainiko dute emanaldia Gasteizen sortutako ska musika taldeko kideek.

Kontzertua Leitzako plazan izanen da, baina eguraldi txarra eginez gero Herri Aretora mugituko dute. Covid-19aren aurkako segurtasun neurriak bermatuko dituzte uneoro.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun