Abuztuaren 3an odol ematea izanen da Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 28a, 17:00

Goizuetarrak odola emateko hitzordua dute abuztuaren 3an. Nafarroako odol eta ehun bankua autohemotekarekin joanen da Goizuetara. Arratsaldeko 17:30etik 20:30era egonen dira, odola emana nahi dutenei harrera mediku kontsultan eginen zaie eta odola ematea plazan izanen da.

Hitzordua eskaturik duten goizuetarrak bakarrik onartuko dira. Hitzordua eskatzeko 848 420 573 telefono zenbakira deitu behar da edo www.adona.es web orrialdean hartu behar da txanda.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun