Hodei Lujanbio goizuetarrak bigarren postua eskuratu du BUTS Txiki lasterketan

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 27a, 15:00

Basque Ultra Trail Series lasterketaren barruan egin zen BUTS Txiki lasterketa joan den asteburuan. Andoin eta Antsoiain arteko 75 kilometroak eta 3.950 metroko desnibel positiboa, 08:24:20ko denboran egin zuen Hodei Lujanbiok. Goizuetarra sailkapen nagusiko bigarrena izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun