Liburua behar izanez gero, sastrakak@gmail.com helbidera idatzi behar da. Antolatzaileek gogorarazi nahi dute ekimen ez mistoa dela.
Oporretarako proposamena luzatu du Sastrakak Leitzaldeko Feminista taldeak. Irailaren 23an eginen dute Irakurketa Feministak ekimena, 18:30ean Atekan eta oporretako motxilan Virginie Despentesen ‘King Kong teoria’ liburua sartzeko gonbita luzatu diete irakurketa taldean parte hartu nahi duten guztiei. Hori baita ikasturte berrian aletuko duten lehen liburua.
Liburua behar izanez gero, sastrakak@gmail.com helbidera idatzi behar da. Antolatzaileek gogorarazi nahi dute ekimen ez mistoa dela.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.