Urumea bazterreko errepidean gaizki utzitako autoei isuna

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 23a, 14:45

Udako egun sargori eta beroetan jendetza biltzen da Urumea ibaiaren bazterretako itzalguneetan egun pasa. Atzo Foruzaingoak ateratako bideo honetan ageri den bezala, jendeak gehienetan ailegatu eta nolanahi uzten ditu kotxeak. Aldi honetan, halere, foruzainek jarritako isuna aurkitu dute autora itzultzean eta baita mezu zehatz hau ere: «aparkatu egokitutako lekuetan eta errespetatu natura. Zaborra edukiontzira bota! Udaz gozatu behar da, baina… arauak errespetatuz».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun