Bi zebrabide arriskutsu seinaleztatu dituzte Leitzan

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 22a, 18:00

Mugikortasun alorreko hobekuntza gehiago egin dituzte Leitzan. Zehazki, bi zebrabide arriskutsutan seinalizazioa eta argiztapena indartu dute eta eskolako eta Areko zubiko parkeetan fokuak gehitu dituzte. Gainera, desgaitasuna duten pertsonen aparkalekuetan lurra ere margotu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun