Zesta-punta erakustaldia eginen dute Leitzan uztailaren 25ean

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 23a, 11:00

Leitzako Udalak eta Jai Alivek elkarlanean antolatu dute zesta-punta erakustaldia. Uztailaren 25an, igandean, jarri dute hitzordua Leitzako plazan.

11:00etan, Aurrera Pilota Eskolako pilotarien partida izanen da. 12:00etan Zesta-punta erakustaldia eta ondoren, gaztetxoek saskiak probatzeko aukera izanen dute.
Eguraldi txarra eginen balu, Amazabal pilotalekuan izanen da zesta-punta erakustaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun