Ur-txirrista antolatu dute Goizuetan uztailaren 24rako

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 21a, 12:00

Goizuetako Udako kultur agendaren barruan, ur-txirrista jarriko dute larunbatean Goizuetan. Goiko Itturritik Klaudion etxera jarriko dute, 15:00etatik 18:00etara bitartean.

Hori dela eta 12:00etatik 20:00etara bitartean bidea itxita egongo da ibilgailuentzat, baina oinez pasatzeko aukera izango da.

Ekintza hau Goizuetako Udalak, Guraso Elkarteak, Goittikik, Umore Ona Elkarteak eta Ezker Abertzaleak antolatu dute elkarlanean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun