Haurrentzako tailerra izanen dute asteazkenean Leitzako liburutegian

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 16a, 07:00

'Eskuak zabalik, hau eskubide bat da!' lelopean bost eta zortzi urte bitarteko haurrendako tailerra izanen dute asteazkenean, uztailaren 21ean, Leitzan. Liburutegian dute hitzordua, 11:00etan.

Ordubetez ipuin-kontaketa, jarduera praktiko, sortzaile eta artistikoa izanen dute eta edukiera mugak direla eta gehienez 15 haurreko talde bat osatuko dute. Aurretik izena eman beharko da Leitzako liburutegian edo 948 81 03 79 telefonoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun