Murala margotzeko elkartu dira Leitzan

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 15a, 14:00

Leitzako gazteak elkartuz, zartako bat gehio lelopean hainbat hitzordu izan dituzte gazteek azken egunotan. Horien artean, Leitzako Ernaik antolatuta murala margotzeko bildu ziren hainbat lagun. 'Borrokak egiten gaitu aske' mezua zabaltzeko baliatu nahi izan zuten murala.

Hurrengo hitzordua bihar arratsaldean dute. Gazte Asanbladak deituta, gaztetxea margotuko dute lehenbizi eta pintxo-potean bilduko dira gero.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun