Serigrafia tailerra eta bertso saioa larunbatean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 15a, 10:00
Illarregi anaien bertso saioarekin borobilduko dute hitzordua.

Heldu den larunbatean, uztailaren 17an, 'Gaztek elkartuz' ekimenaren barne eta Zartako bat gehio lelopean antolaturiko azken hitzordua izanen dute Leitzan. Eguerdian, 12:30ean, bilduko dira serigrafia tailerra egiteko. Bakoitzak bere kamiseta etxetik eraman beharko du.

Eguerdian bokatak jateko bilduko dira eta bakoitzak berea hartuta, Atekako terrazan bazkalduko dute taldetxotan. Bazkaldu ondotik, Tribial mundialean parte hartuko dute. 17:00etan, Illarregi anaien bertso saioarekin borobilduko dute eguna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun