Kimu Txalaparta eta PD Parpel's taldeen emanaldia Leitzan

Ttipi-Ttapa 2021eko uztailaren 14a

Kultura zuzenean, euskaraz eta auzolanean eskaintzeko helburuarekin, Torrea Eszena ekimenarekin segitzen dute Leitzako Torrean.

Kimu Txalapartaren emanaldia atzeratu behar izan zuten eta bihar eginen dute, uztailaren 15ean, Torrean 19:00etan. Larunbatean, berriz, PD Pardel's Kataluniako DJak izanen dira oholtzaren gainean 19:00etatik 21:00etara. Ekitaldi bakoitzeko sarrerak bost euro balioko ditu.

Honez gain, uztailerako bi emanaldi gehiago iragarri dituzte; 22an Duplaren kontzertua 19:00etan eta 30ean La Pulga eta Lagunak taldearen flamenko emanaldia 19:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun