Txamukos mariatxi taldeak Leitzan joko du asteburuan

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 14a, 12:00

Leitzako Pesta Batzordeak hainbat ekitaldi antolatu ditu udako. Uztailaren 17an, larunbatean, 22:00etan emanen du kontzertua Txamukos taldeak herriko plazan. Eguraldi txarra eginez gero, Herri Aretora mugituko dute emanaldia.

Honez gain, bi ekitaldi gehiago izanen dira herrian uztailan. 24an ur-txirrista jarriko dute goiz eta arratsaldez Joandegiko aldapan. Hurrengo larubatean, uztailaren 31n, Modus Operandi taldeak itxiko du egitaraua 22:00etan plazan emanen duen kontzertuarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun