Clown ikastaroa izanen dute larunbatean Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2021eko uztailaren 14a

Zaragozako Silvia Estarreadok gidatuko du ikastaroa.

Larunbatean goizez eta arratsaldez eta igandean goizez bilduko dira.

Heldu den asteburuan, uztailaren 17an eta 18an Sarranen clown tailerra izanen dute. Larunbatean 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara bilduko dira; igandean, berriz, 10:00etatik 14:00etara. Zaragozako Silvia Estarreadok gidatuko du ikastaroa eta gazteleraz izanen da. Hala ere, nahi duenak euskaraz aritzeko aukera izanen du Sarrango Teresarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun