Leitzako gazteek elkarlanean hainbat ekitaldi prestatu dituzte aste honetarako

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 12a, 16:00

Leitzako gazteak elkartuz, zartako bat gehio lelopean gaur hasi eta larunbatera arte hainbat hitzordu antolatu dituzte. Gaur, esaterako, Lañaidek Leitzako neska* gazteen taldearen eskutik Izarren Argia filma ikusteko aukera izanen da Atekabeltzen.

Izarren Argia filma gaur, uztailaren 12a, 18:00etan emanen dute.

Asteazkenean, berriz, Leitzako Ernaik antolatuta, 16:30ean eskolatan murala margotuko dute.

Ostiralean, Gazte Asanbladak gaztetxea margotzeko hitzordua antolatu du, 16:30ean, eta 19:00etan pintxo-potea eginen dute.

Larunbatean goizez eta arratsaldez izanen dituzte ekitaldiak, Zartako bat gehio lelopean. 12:30ean serigrafia tailerra eginen dute (kamisetak etxetik eraman beharko dira), 14:30ean bakoitzak eramandako bokata Atekabeltzeko terrazan bazkalduko dute, taldeka banatuta. Bazkalondoan tribiala eginen dute eta 17:00etan Illarregi I.a vs. Illarregi II.a bertso saioa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun