Segurtasun neurriak mantenduta, Karmen bezpera ospatu ahal izanen dute aurten Goizuetan. Afari herrikoia eginen dute plazan 20:30ean eta lagun talde bakoitzak bere afaria eraman beharko du. Ondotik, sua piztuko dute urtero bezala, baina distantziak mantenduz eta segurtasun neurriak hartuz.
Honez gain, ur-txirrista eginen dute larunbatean herrian. Uztailaren 17an, 15:00etatik 19:00etara, gazteek eta ez hain gazteek kalean jarriko duten txirristaz gozatu ahal izanen dute.