Salabarria fikziozko herrian bihurtuko dira Leitza eta Lekunberri hurrengo bi hilabeteetan, aste honetan hasiko baitute telesailaren grabaketa. Gazteentzako komedia bat izango da; Amaia da protagonista, Bartzelona utzi eta bere amaren herrira joan beharko duen gaztea. Itxuraz ezer ere gertatzen ez den herri honetan, Amaiak bera amonaren historia ezagutuko du, herrian izan den sorgin bakarra, diotenez.
6 atal izanen ditu telesailak, guztiak Nafarroan grabatuak. Estibaliz Burgaletak sortu du seriea eta Oria Audiovisualek ekoiztuko du. Inma Torrent izanen da zuzendaria. Aktore nagusiak Dèlia Brufau (Las del hockey), Oscar de la Fuente, Ainara Perez, Jaime Wang, Elia Galera (El Cid), Jordi Aguilar (El Bar), Miriam Cabeza (Vaya semanita) eta Gabriel Guevara (Skam España) izanen dira.