Madame Birrots taldeak kontzertua emanen du gaur Leitzan

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 8a, 12:30

Kultura zuzenean, euskaraz eta auzolanean eskaintzeko helburuarekin, Torrea Eszena ekimenarekin segitzen dute Leitzako Torrean. Berriki uztaileko kontzertuak zein izanen diren iragarri dute. Gaur, esaterako, osteguna, Madame Birrots taldeak joko du. Ikusi hemen uztaileko hitzorduak.

  • Uztailaren 8an, 19:00etan, Madame Birrots.
  • Uztailaren 15ean, 19:00etan, Kimu Txalaparta.
  • Uztailaren 17an, 19:00etatik 21:00etara PD Parpels.
  • Uztailaren 22an, 19:00etan, Dupla.
  • Uztailaren 30ean, 19:00etan, La Pulga eta Lagunak (flamenkoa).

Ekimen bakoitzeko bost euroko sarrera ordaindu beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun