Ados pilota elkarteak antolatutako Plazaz Plaza txapelketako partida jokatuko dute uztailaren 11n, igandean 12:00etan Aresoko pilota plazan. Iera Agirre leitzarra eta Gentzane Aldai, Ruiz de Infante eta Olatz Ruiz de Larramendiren kontra ariko dira. Pilota jaialdia hasteko, bertako eta bailarako nesken arteko pilota partidua jokatuko dute.