Aurten leitzarrek ez dute pestarik izanen. Horren ordez, hainbat kultur ekitaldi antolatu dituzte uztailaz gozatzeko. Larunbat arratsaldean plazan eginen duten bertso saioa da horietako bat. Bertan, Miren Amuriza, Xabat Illarregi, Aitor Mendiluze, Julio Soto eta Iker Zubeldia bertsolariak izanen dira oholtzaren gainean.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!