Hari Izpia Hartzen III. saioa egin zuten Leitzan ostegunean

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 5a, 17:00

Nafarroako euskara teknikarien sareak, Elkar fundazioak eta Karrikiri elkarteak antolatutako ekimenak euskal kulturaren transmisioa sustatzea du helburu.

Uztailaren 1ean Leitzako Herri aretoan bildu ziren Hari Izpia Hartzen ekimenari segida emateko. Hirugarren saio honetan, «lurraldea eta kultura» izan zuten hizpide. 08:00etatik 14:00etara, egitarau zabala izan zuen jardunaldiak.

Dokumentazioa hartu eta ongi etorria eman ondotik, Jakin fundazioko Lorea Agirrek eman zuen lehenengo hitzaldia, Zer da euskal kultura? izenekoa. 10:00etan Arantza Santesteban ikerlari eta zinegilearen txanda izan zen, Kultura eta espazioa, pertsonen arteko kultur harremana eta garapena hitzaldiarekin. Elhuyarreko aholkularitzako Jon Abrilek gidatutako Kultura eta lurraldea gogoeta izan zuten gero eta bukatzeko, 13:00etan, (H)ilbeltzako Aitziber Zapiainek azken hitzaldia eman zuen; Kultura eta landa-garapena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun