Leitzako Udalak kultur teknikaria kontratatzeko deialdia egin du

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 5a, 10:30
Jardunaldi erdiko kontratua eskaintzen da.

Eskaerak uztailaren 15era arte aurkez daitezke.

Leitzako Udalak aldi baterako kultur teknikaria kontratatzeko deialdia egin du. Jardunaldi erdiko lanpostua eskainiko dute eta eskaerak hilaren 15era arte aurkeztu ahal izanen dira.

Izangaiek, izena emateko, erdi mailako unibertsitate titulua edo baliokidea, c1 euskara titulua edo Euskararen Gaitasun Agiria eta gidabaimena beharko dute. Informazio gehiago eskuratu nahi dutenek leitza.egoitzaelektronikoa.eus/0 atarian eskura dezakete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun