Astelehenean irekiko da Leitzan emanen duten igeriketa ikastaroetarako izen-ematea

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 3a, 11:00

Ikastaroetarako izen-ematea astelehenetik asteazkenera egin ahal izanen da.

Igeriketa ez ezik, 12-16 urte artekoendako triatloi ikastaroa ere izanen da astean hiru egunez.

Anikotek, Leitzako Udalaren laguntzaz antolatuta, uztailaren 12tik 30era bitarte ikastaroak emanen dituzte Leitzako igerilekuan.

Batetik, igeriketa ikastaroa astelehenetik ostiralera izanen da eta saioak, adinaren arabera, hiru multzotan bereiziko dituzte: 12:00etatik 12:30era bitarte hiru eta bortz urte artekoen txanda izanen da; 12:30etik 13:00etara sei eta hamabi urte artekoena; eta 13:00etatik 13:30era helduena.

Bestetik, 12-16 urte artekoentzat triatloia izanen da astean hiru egunez, astelehen, asteazken eta ostiraletan (11:15etik 12:00etara).

Izen-ematea

Izena eman nahi dutenek heldu den astelehenetik, hilaren 5etik, asteazkenera (uztailaren 8ra) arteko epea izanen dute izena emateko. Kiroldegiko harreran jakinarazi eta 35 euro ordaindu beharko dituzte. Eguraldiaren ondorioz igerilekuak itxiz gero, egun horiek berreskuratu eginen dituztela aurreratu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun