Geuretik sortuak ekimenaren parte da Albizua idazten ari den liburua. Euskal sortzaileek haien bizilekuak utzi dituzte bertze eskualdetan hiru asteko egonaldia egiteko eta bertan liburu, film labur edo antzezlanak sortu beharko dituzte.
Liburu horretan agertzea nahi duten Leitzako edozein istorio, pasarte edo kontakizun azaltzeko aukera izanen dute herritarrek. Horretarako, Batzar Aretoan elkartuko dira bihar eta etzi; 19:30etik 20:30era ostegunean eta 11:00tatik 12:00tara ostiralean.