Lesakara mendi irteera eginen dute Goizuetatik larunbatean

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 30a, 12:00

Arainburu Mendi Taldeak antolatua, uztailaren 3an Lesakara mendiz joateko irteera eginen dute goizuetarrak. Gaur da izena emateko azken eguna.

Larunbatean 07:00etan abiatuko dira Goizuetako plazatik eta sei-zazpi orduko itzulia izanen da. Lesakara ailegatzean, Arrano tabernan bazkaltzeko asmoa dute (menua 15 eurotan) eta autobusean itzuliko dira herrira 19:30ean. Gaur da ibilaldian parte hartzeko izena emateko azken eguna, Elena estankoan. Autobusa izena ematerakoan ordaindu beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun