Familia-langile lanetarako deialdia egin du Leitzaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 29a, 13:00

Uztailaren 8a izanen da aurkezteko azken eguna. Leitza, Areso, Goizueta eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean egin beharko da eskaera.

Eskaintza aldi baterako kontratua da, lan-erregimenean, D mailan eta dagozkion osagarriekin. Zerrenda probak gainditzen dituztenekin osatuko dute. Uztailaren 8an 13:30ak baino lehen aurkeztu beharko dituzte interesdunek dokumentazioa Leitza, Areso, Goizueta eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean.

Uztailaren 14ean euskara froga izanen da eta 20an azterketa teoriko eta praktikoa eginen dute. Informazio gehiagorako, 948 510 840 telefono zenbakia eta ssbleitza@infolocal.org e-Posta jarri dituzte eskuragarri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun