Jarraitu hemen LHLren kirol erronka zuzenean

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 25a, 09:30

Hainbat aste eta hilabetetako prestaketaren ondoren, Iraitz Uriarte eta Iker Gomez gaur, ostiralean, 12:00etan, abiatuko dira Linzatik. 150 kilometro inguru eta 6.000 metroko desnibela duen ibilbidea eginen dute, eta 24 ordu baino gehiago korrika ibili ondotik, Leitzara bihar 19:30 aldera ailegatuko direla aurreikusi dute.

 

ABIATZEKO PUNTUA ABIATZEKO ORDUA HELMUGA PUNTUA HELMUGA ORDUA DISTANTZIA
Linza 12:00 Belaguako aterpea 16:30 23 km
Belaguako aterpea 17:00 Abodi 20:00 17 km
Abodi 20:45 Aezkoa 00:30 17 km
Aezkoa 00:30 Auritz 04:00 17,5 km
Auritz 04:00 Urkiaga 07:30 17,5 km
Urkiaga 08:00 Artesiaga 09:45 9,5 km
Artesiaga 10:30 Belate 13:00 10 km
Belate 13:30 Gorostieta 16:30 16 km
Gorostieta 16:30 Leitza 19:30 16 km

Bidean, zati batzuetan, hainbat bidelagun izanen dituzte. Herriko gazte edo LHLko kideek bat eginen dute beraiekin korrika, eta aldarrikapenek ere izanen dute lekua. Kemen taldekoek aulki berezi batzuekin naturaz eta mendiaz gozatzeko aukera eskaintzen diote bestela ezin izanen lukeen jendeari, eta Artesiaga eta Belateko mendateen arteko zatia Gomez eta Uriarterekin batera eginen dute. Haiekin batera, Gorka Zubeldia alegiarra ere ondoan izanen dute, belaunetik behera hanka moztua du eta protesi batekin korrika egiten du. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun