Iraitz Uriarte gonbidatu dute Biba Zuek saiora

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 24a, 19:00
Iraitz Uriarte Biba zuek! saioan.

Iraitz Uriarte, Leitzako Mendi Erronkaren antolatzaileetako bat, izan zen gonbidatuetako bat atzoko EITBko Biba zuek! saioan. Koronabirusa tarteko, azken bi urteetan ezin izan dutenez antolatu, Iker Gomezekin, beste antolatzaile batekin, erronka pertsonala eginen du aurten. 

Euskal Herriko puntu altuena Leitzarekin lotzen dituen erronka eginen du bikoteak ekainaren 25ean, 12:00etan abiatuta. Linzatik abiatu, Hiru Erregeen Mahaia igo eta Leitzara buelta eginen dute: 150 kilometro, 6.000 metroko desnibel positiboa eta 24 ordu baino gehiago korrika. «Leitza herri inklusiboagoa bihurtzeko» eginen dute hori guztia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun