Aurten ere ez dute Leitzako pestarik izanen, baina Pesta Batzordeak hainbat ekitaldi antolatu nahi izan ditu horren ordez.
- Ekainaren 26an Katez taldeak kontzertua emanen du 22:00etan. Musikari leitzarrek haien azken lana aurkeztuko dute; Argiz Iluntzen.
- Ekainaren 27an adin guztientzako Jokai jolasak izanen dira, euskal mitologian inspiratutakoak, 11:00tatik 14:00etara.
- Uztailaren 10ean bertso saioa eginen dute 19:00etan.
- Uztailaren 17an kontzertua izanen dute Txamukos mariatxiaren eskutik 22:00etan.
- Uztailaren 24ean ur txirrista izanen da goiz eta arratsaldez Joandegiko aldapan.
- Uztailaren 31n Modus Operandi taldeak itxiko du egitaraua 22:00etan emanen duen kontzertuarekin.
Ekitaldiak plazan izanen dira, baina eguraldi txarra eginez gero Herri Aretora mugituko dituzte. Covid-19aren aurkako segurtasun neurriak bermatuko dituzte uneoro.