Goizuetan izanen da Mendialdeko azoka ibiltariaren hurrengo geldialdia

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 23a, 13:00

Ekainaren 27an 10:30etik 14:00etara bertako produktuen postuz beteko dira Goizuetako kaleak. Habelarte elkartearen aurkezpena ere eginen dute 12:30ean.

Hilabete hasieran Leitzan egin zuten azokaren ondotik, Goizuetaren txanda izanen da aste honetan. Bertako baserritar eta artisauen produktuz beteriko postuak izanen dituzte goizuetarrek igande goizean. 27 postu izanen dira guztira, mota guztietako produktuekin; bitxiak, garagardoa, eskulanak, gazta, barazkiak, olioa, taloak, eztia, patea, ukenduak, zeramika, zapatak...

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun