Dantzaz beteriko kontzertua eman du Trikidantzek Goizuetan asteburuan

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 21a, 19:00

Xalto eskolako frontoian eman zuen kontzertua Trikidantzek larunbat arratsaldean, herriko dantzari gazteekin eta Ereintza dantza taldearekin batera.

Kontzertuak hasiera eman dio Goizuetako udako kultur egitarauari. Bost ekitaldi gehiago eginen dituzte ekainan, uztailan eta abuztuan. Ekainaren 27an Mendialdeko Azoka izanen dute, uztailaren 15ean Karmen bezpera ospatuko dute eta uztailaren 17an ur-txirrista erraldoia paratuko dute ttikiek eta ez hain ttikiek gozatzeko. Abuztuaren 1ean Tio Teronen Semeak dantza taldearen ikuskizuna izanen dute eta azkenik abuztuaren 13an "Bertso txiki, infernu handi" saioa izanen dute Maialen Lujanbio eta Jon Maiaren eskutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun