‘Etorkinen Eguna’ giro ederrean ospatu dute aurten ere Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 21a, 16:00

Orain dela bi urte bezala, «Goizueta etorkinen alaitasunarekin betetzeko» asmoz, Etorkinen Eguna berreskuratu dute aurten Goizuetan. Ekainaren 19an, larunbatean bildu ziren. Giro ederrean bazkaldu zuten Oxeguarda jatetxean Goizuetan sortu gabeak izanik ere Goizuetan sustraiak bota dituzten herritarrek. Argazkiak: Felix Loiarte

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun