Pilota goxoko gazteen finala lehiatuagoa izan zen, eta Antzuolako Leire eta Nagore Galeano ahizpa gazteek 22-19ko emaitzarekin irabazi zieten Lantzeko Leire Oskoz eta Erika Alvarez aresoarrari.
Gomazko paletako lehen txapelak ere banatu zituzten. Juncal Quevedo eta Olaia Sarasibar izan ziren txapeldunak bigarren mailan, Enara Anitua-Olatz Beitia bikoteari 25-15 irabazita, eta gazteen artean Irati Gartziarena-Maria Eguskiza izan ziren txapeldunak, Elaia Zabalza-Mikaela Mendiolari 25-9 gailenduta.
Uztailaren 3ko finala erabakia
Goizean erabakita geratu da ere uztailaren 3an Iruñeko Nafarroa Arenan jokatuko den pilota mistoko nagusien eskuzko finala. Bertan izanen dira, alde batetik, Amaia Aldaik eta Naroa Agirrek, Andrea Aldaregiari eta Maite Ruiz de Larramendiri 22-17 irabazi zioten- eta Laia Salsamendi eta Olatz Ruiz de Larramendi, bertzetik. Azken hauek Olatz Arrizabalaga eta Gentzane Aldai hartu dituzte mendean 22-13.