Goizuetako I. Umore-Ona pala txapelketako final ikusgarriak jokatu zituzten

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 21a, 12:00

Nesketan, Sarobe eta Perurenak 20-18 irabazi zieten Etxegia eta Zugarramurdiri eta mutiletan, Apezetxearen ordez aritu zen Legarretak eta Mirandak 25-18 irabazi zieten Huizi eta Zugarramurdiri. Argazkiak: Felix Loiarte

Goizuetako I. Umore-Ona pala txapelketako finalak ekainaren 19an, larunbat arratsaldean jokatu zituzten Goizuetako pilotalekuan. Nesketan, Aranoko Sarobe eta Goizuetako Perurena 20-18 irabazi zieten Etxegia eta Zugarramurdi goizuetarrei, lehia estuaren ondotik (hemezortzina berdin izan ziren). Mutiletan, berriz, Apezetxeak ez zuen jokatzerik izan eta bere ordez aritu zen Legarreta aranoarrak eta Mirandak 25-18 irabazi zieten Huizi eta Zugarramurdiri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun