Coworking gunearen erabileraren harira herritarren iritzia bildu nahi du Goizuetako Udalak

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 18a, 11:00

Goizuetako Udalak jakinarazi duenez, Iriartenean edo Tifanitxo eraikinean, coworking gune bat jartzeko aukera aztertzen ari da, enpresa ttikiei, ekintzaileei edo euren kabuz lan egiten duten langileei bulegoa partekatzeko aukera emanez. Baina horretarako herritarrek erabiliko luketen jakin nahi du eta formulario bat zabaldu du.

Lotura honetan bete daiteke formularioa, eta besteak beste, coworking gunea jarriz gero, erabiliko luketen jakin nahi du udalak formularioan, baita herritarrek zein proiektu edo negozio ideia duten ere. Horrekin batera, coworking espazio horrek herritarren iritziz zer eduki beharko lukeen ere galdetu du.

Ekainaren 26ra arte izanen da formularioa betetzeko aukera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun