Goizuetako I. Umore-Ona pala txapelketako finalak ekainaren 19an, larunbatean 17:30ean jokatuko dituzte Goizuetako pilotalekuan. Nesketan, Etxegia eta Zugarramurdi goizuetarrak Aranoko Sarobe eta Goizuetako Perurenaren kontra ariko dira. Mutiletan, berriz, Huizi eta Zugarramurdi, Apezetxea eta Mirandaren kontra.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!