Jakoba Errekondorekin baratzeetara bisita eginen dute larunbatean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 17a, 17:00
Errekondok duela urte batzuk Leitzako baratzeetara egindako bisita.

Azken urteotan bezala, aurten ere Jakoba Errekondo Leitzara gonbidatu dute Leitzako Udalak, LeitzEKOk eta Bertatik Bertara dinamikak. Larunbat honetan, ekainaren 19an, 11:00etan Karrapen egin dute hitzordua.

Karrapetik abiatuta, herriko baratzeetan barrena ibilbide bat eginen dute. Jakoba Errekondoren azalpenak aditu eta kezkak argitzeko aukera izanen dute bildutakoek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun