Garraio publiko duinaren alde argazki jendetsua aterako dute ostiralean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 17a, 14:30

Ostiralean, hilaren 18an, 20:00etan autobus geltokian egin dute argazkia ateratzeko hitzordua. Bestalde, oraindik sinatzeko aukera badela oroitarazi dute eta ekainaren 29an Nafarroako Parlamentura joateko asmoa dute.

Leitzako garraio publikoa «oso eskasa» dela eta, sinadura bilketa abiatua du Leitzako Udalak Nafarroako Gobernuari «zerbitzu duina» eskatzeko. Astebetean 1.100 sinadura bildu dituztela jakinarazi du, eta oraindik sinatu ez dutenek ekainaren 28ra arteko epea izanen dute. Alde batetik, Astitz eta Maimur liburu-dendetan paperean sina daiteke, eta beste aldetik, www.change.org web orrian.

Ez da «garraio publiko duinaren alde» abiatu duten ekimen bakarra. Bihar, ostiralean, argazki jendetsua aterako dute autobus geltokian, Leitzako Herri Aretoaren atarian, 20:00etan. Eta ekainaren 29an Nafarroako Parlamentura joanen direla iragarri dute, «ikus gaitzatela!».

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun